Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
ZORIONAK AMA!!! GOAZEN TENERIFEra...

Badator Amaren Eguna, eta ospatzeko Teneriferako bidaiaren zozketa bat egingo dugu denden bezeroen artean.

TENERIFERAKO BIDAIAREN ZOZKETAREN OINARRIAK

1- 2019ko apirilaren 23tik maiatzaren 5era txartela betetzeko aukera eskainiko da eta hauek, bi lagunentzako Teneriferako bidaia baten zozketan sartuko dira.

2 – Pertsona bakoitzak txartel bat baino gehiagorekin jolas dezake

3 – Saria bi lagunentzako Teneriferako bidaia izango da, urriaren 16tik 23ra eta hauek barne hartzen ditu:

           • Hegazkina: Joan-etorriko txartela Loiuko aireportutik Tenerifera
           • PESA autobusez joan-etorriko txartela Zarauztik Loiuko aireportura
           • 4 izarreko hotel H10 Las Palmeras-ean mantenu erdiaren erregimen
           • Joan-etorriko txartela Tenerifeko aireportutik hotelera

4 – Maiatzaren 20a baino lehen bidaiaren datan aldaketak egiteko aukera egongo da. Aldaketak prezioen igoera suposatuko balu, diferentzia saridunak ordaindu beharko luke. Inola ere ezingo da saria diruagatik edo beste lekurako bidaiagatik trukatu.

5 - Zozketa maiatzaren 8an egingo da arratsaldeko 15.00etan Zarautz Lur-eko bulegoan (Salegi kalea 14) eta aurreneko puntuan adierazitako boletoen artetik aterako da sariduna.

6 - Saridunari argazkiak aterako dizkiogu eta argazki hauek prentsan edota interneten argitaratzeko erabil ditzakegu, baita etorkizuneko kanpainak promozionatzeko ere

7 - Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea suposatzen du.

8 – Zerga betebeharrak egongo balira saridunarenak izango lirateke

9 - Bestelako zalantza argiketak eta erabakiak Murkileko batzordearen esku gelditzen dira.



102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina