2019ko Gabonetako Kanpaina
MURKILek Gabonei kanpaina berri batekin ematen die Ongi Etorria
1 - Abenduaren 2tik 31ra bezero guztiek MURKILeko elkartekide den denda batean erosketa egitean boleto bat bete dezakete eta zozketa batean parte hartu.
2 - 500 €uroko 4 erosketa txartel eta 250€uroko beste 4 zozketatuko dira. Elkarteak dituen kolore bakoitzeko erosketa-txartel mota bat zozketatuko da, dendek kolore bat baitute sektorearen arabera (gorria, urdina, berdea eta horia).
3 - Irabazleek sektore batean bale saridunak sektore horretan aldatu behar dituzte.
4 - Saria eskatzeko epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da.
5 - Elkarteak irabazlearen izena argitaratu ahalko du orduan eta, saria jasotzerakoan, elkarteak zein komunikabideek argazkia atera zein bideoz grabatu ahalko dute.
6 - Bestelako zalantza argiketak eta erabakiak Murkileko batzordearen esku gelditzen dira.
ZORTE ON!!!