2024ko Gabonetako Zozketa
MURKILek Gabonei kanpaina berri batekin ematen die Ongi Etorria
1 - Abenduaren 2tik 24ra bezero guztiek denda batean erosketa egitean boleto bat bete dezakete eta zozketa batean parte hartu.
2 - 20 errege-opil, 500 €uroko 2 erosketa txartel, 200 €uroko beste 4 eta 4 saski produktuekin (elikadura, moda...) zozketatuko dira.
3 - Errege-opilen balea erosketa egin den dendan jasoko da eta bakarrik urtarrilaren 3an Sayalero edo Aizpuruan trukatu ahal izango da (irabazle bakoitzari adieraziko zaio non)
4 - 500 euroko baleak sektore guztien artean zozkatuko dira eta 200 eurokoak elkarteak dituen kolore bakoitzeko erosketa-txartel mota bat zozketatuko da, dendek kolore bat baitute sektorearen arabera (gorria, urdina, berdea eta horia).
5 - Irabazleek erosketa egin zuen dendaren sektorean 200 €ko baleak aldatu behar dituzte, 500 €koak irabazleek nahi duten lekuetan
6 - Erosketa baleak trukatzeko epea 2025eko otsailaren 10ean amaituko da.
7 - Elkarteak irabazleen izenak argitaratu ahalko ditu orduan eta, saria jasotzerakoan, elkarteak zein komunikabideek argazkia atera zein bideoz grabatu ahalko dute.
8 - Bestelako zalantza argiketak eta erabakiak Murkileko batzordearen esku gelditzen dira.
ZORTE ON!!!