Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Zarauzko Turismoaren Aholkularitza Batzordea

Martxan da Zarauzko Turismoaren Aholkularitza Batzordea. Modu partekatuan aisialdi eta turismo eskaintza diseinatzen laguntzea, lehentasunak zehaztea eta sektoraren erronka nagusiei aurre egitea izango da batzorde berriaren erronka. Jakinarazi dutenez,kontsultarako balioko du, eta turismoaren alorrean egiten den udal politikaren aholkularitza eta informazio lanak egingo ditu.

“Kudeaketa partekatuari modu batean edo bestean instituzionalizatzea eta formalizatzea bilatu dugu, hobeto koordinatzeko eta indarrak batzeko eremu finko baten beharra ikusi baikenuen”, nabarmendu du Turismo zinegotzi Imanol Lasak. Hala, turismo, kultura, kirol, jai edota bestelako arloetan eragina duten jarduerak antolatu eta aurrera eramatea izango da batzordearen egiteko nagusia.

Horretarako, hausnarketa eta erabaki prozesuak jarriko dira martxan. Lasaren arabera, “herritarrentzat onuragarriak izango diren ekitaldiak antolatzeko akuilu eta babes gisa funtzionatuko du”. Bide horretan, “sektoreko eragileen partaidetzarekin eta ezagutzarekin mamitu izanak dakarren bermea izango dute ekitaldiok”, gehitu du Turismo zinegotziak.

Bestalde, turismo politikari buruzko helburuak eta proposamenak jasoko ditu Turismoaren Aholkularitza Batzordeak, eta Turismo Bulegoari helaraziko dizkio iradokizunak.

Hainbat eragile

Hainbat eragilek osatzen dute batzordea: Turismo eta Merktaritza eta Ostalaritza sailek (Imanol Lasa eta Rafa Olaizola zinegotziak); Zurekin Ostalarien Elkarteko lehendakari Maria Garrastazuk; Murkil Merkatarien elkarteko lehendakari Marian Urquiak; herriko zerbitzu turistikoen enpresen ordezkari Juanjo Aranburuk; hotel, ostatu eta pentsioen ordezkari Iker Basurkok; Zarautz Kirol Elkarteko ordezkari Esteban Collantesek eta triatlia, arrauna, zikloturisten, txirrindurlarien, igeriketa, surf eta BTT kirol taldeen ordezkari Marina Fernandezek. Urtero, urte hasieran batzordea berritu ahal izango da.

Urtean bitan egingo dute ohiko batzarra, gutxienez, lehendakaritzak deituta. Horretaz gain, ezohiko batzarrak presidentetzak deituko dituela nabarmendu dute, edota Kontseiluaren %50ak hala eskatzen badu

Iturria: Hitza


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina