Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Ikastaroa: merkataritza elektronikoa eta on-line posizionamendua

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzako prestakuntza programa bat antolatu du, maiatza, ekaina eta uztailerako. Orain arte hiru ikastaro egin dira (hirugarrena martxan dago). Zikloa amaitzeko, honako mintegi hau egingo da

MERKATARITZA ELEKTRONIKOA ETA ON-LINE POSIZIONAMENDUA

Jardunaldi honetan, Internetek enpresa txiki eta ertainei euren produktuak erakutsi eta saltzeko eskaintzen dizkien aukerak azalduko dira

Gaur egun bizi dugun krisialdi ekonomikoak, salmentarako bide tradizionalen geldialdia bultzatu du. Honen aurrean, Merkataritza Elektronikoak zure produktu eta zerbitzuei, modu erraz eta merkean, irteera emateko aukera eskaintzen dizu; eta baita zure produktu/zerbitzuak ezagutarazi eta enpresaren bezero potentzialen multzoa handiagotzeko aukera ere

Mintegi honi esker, IKTak erabiliz, salmentarako erreminta eta metodo berrienak ezagutuko dituzu. Bestalde, "Interneteko posizionamendua edota On-line posizionamendua" lantzen ikasiko duzu. Teknika sinpleen bitartez, zure enpresa Interneten egoteak eta kontsumitzaile potentzial multzo handi batek ikusteak dituen abantailak ezagutuko dituzu

NON ETA NOIZ

Mintegia datorren uztailaren 21ean ospatuko da, 11:30etik 14:30era, Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta bidea 6, Zarautz)

Ikastaroaren praktikotasuna dela eta, parte hartu dezaketen enpresa kopurua mugatua izango da

Ekimen hau, PO FSE 2007-2013 VALORA egitasmoaren baitan eskaintzen da eta Europako Gizarte Fondoak %50  finantzatzen du. Ikastaroa guztiz doakoa da Urola Kostako enpresentzat

Prestakuntza ziklo honetan parte hartu nahi baduzu bidal iezaguzu e-posta bat zure izen-abizenak eta enpresaren izena adieraziz, edota deitu iezaguzu 943 89 08 08 telefonora

Izen-ematea eta argibideak

Urola Kostako Udal Elkartea

 Enpresei zerbitzuak

 enpresa@urolakosta.org

Tel. 943890808


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina