Ikastaroa enpresentzat: sortu eta kudeatu zure webgunea
Enpresa txiki eta ertainentzat da ikastaroa eta doan da.
Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzako prestakuntza programa bat antolatu du, maiatza, ekaina eta uztailerako.
Lehen zikloa amaituta dago (ekonmia eta finantza kudeaketa), bigarrena (salmenten kudeaketa eta saltzeko teknikak) joan den hasi zen eta hirugarrena egiteko izena emateko epea ekainaren 22an amaituko da.
Hirugarren ikastaroa honakoa da:
INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ENPRESAN: WEBGUNEEN SORRERA ETA KUDEAKETA
Iraupena: 16 ordu (4 orduko 4 saio): uztailaren 6, 8, 13 eta 15ean
Bakarkako tutoretza (ikastaroa amaitu ondoren) 2 ordu
Edukia:
Nola sortu nire enpresaren webgunea software librea erabiliz
Sarrera: Interneteko teknologia berriak
Domeinua eta hosting-a kontratatzea
Filezilla: enpresaren webgunea sortzeko softwarea domeinua eta hosting-arekin lotzea
Joomla webguneak diseinatzeko eta kudeatzeko erreminta
Nola kudeatu nire enpresaren webgunea software librea erabiliz
Oinarrizko kudeaketa
Kudeaketa aurreratua
Administratzailea
Ikastaroa amaitu eta hurrengo bi asteetan, enpresa partehartzaile bakoitzak 2 orduko bakarkako aholkularitza izango du dituen zalantzak argitzeko.
Behean dituzu prestakuntza ziklo osaren eta hirugarren ikastaroaren esku-orriak.
Ikastaroak doakoak dira Urola Kostako enpresentzat.
Ikastaroak gaztelaniaz izango dira. Dena dela, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da eta galdera eta kontsultak euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dira.
Prestakuntza ziklo hau Valora programaren baitan antolatuta dago eta %50 Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du.
Argibideak jaso eta izena eman: Urola Kostako Udal Elkartea