Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Kontsumitzaileek 7,2ko notarekin puntuatu dituzte euskal merkatariak


Ikusmer erakundearen azterlan batek, Eusko Jaurlaritzak babesturikoak, Euskadiko merkataritza minoristaren egoera eta etorkizuneko joerak aztertzen ditu Euskal Merkataritzaren Behatokia sektorearen informazioa lortzeko erreferentzia berria bihurtu da

Kalitatezko sektore eta sektore moderno gisa balioesten dute kontsumitzaileek euskal merkataritza. Eusko Jaurlaritzak Ikusmer Euskal Merkataritzaren Behatokiari aginduriko azterlan batzuek erakusten digutenez, bilakaera positiboa sumatu da sektorean azken urteotan. Izan ere, bezeroek 7,2 puntuko batez besteko nota ematen dute hamarren gain.

Ikusmer Euskal Merkataritzaren Behatokiak etapa berria hasi zuen 2010ean, berriz definitu eta etorkizuneko joerak aztertzen baititu orain, eta erreferentzia bihurtu da euskal merkataritza-sektorearen informazio-iturri gisa. Gaur goizean, Behatokiak azken hilabeteetan egindako azterlanen lehengo ondorioak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Merkataritzako zuzendari Maite Valmasedak.

1.500 euskal kontsumitzaileren artean egindako azterketa baten bidez, barometro bat landu dute kontsumitzaileen eskaerak ezagutzeko eta euskal merkataritza minoristaren erradiografia egiteko. Euskadiko saltoki txiki baten profilak honako patroi hauei erantzuten die:

Euskal saltoki minoristaren arduradun edo jabearen batez besteko adina 47 urte da.

Langileen batez bestekoa 2,5 da saltokiko. Langileen bi heren emakumeak dira eta heren bat gizonak.

Saltoki minoristaren batez besteko antzinatasuna 23,7 urte da, kalkuluen arabera.

Hiru euskal saltokiko batek bere guztizko azaleraren % 84 edo gehiago jendea artatzeko baliatzen du.

Astelehena gorantz doan salmenten kontzentrazio-egun gisa berresten da. Aitzitik, larunbata da salmenten kontzentrazio txikieneko eguna (igandeak alde batera utzita).

Hiru salmenta-eragiketako ia bi eskudirutan ordaintzen dira euskal merkataritza minoristan.

Turismoak euskal merkataritzan duen intzidentziari dagokionez, aurten 5,1 puntuko hazkundea izan du portzentajezko puntutan.

Kontsumitzaileek sektorearen inguruan duten pertzepzioari dagokionez, 10eko 4k uste dute euskal merkataritza hobetu egin dela azken urteetan eta 10eko ia 8k aldaketak ikusi dituzte merkataritza-eskaintzan. Euskal merkataritzaren ezaugarriak modu batera edo bestera definitu beharko balituzkete, bezeroek kalitatea aipatzen dute (% 87%), egokitzeko ahalmena (% 73,9), modernotasuna (% 71,9) eta adeitasuna (% 62,8). Gainera, oso zabalduta dagoen iritziaren arabera, merkataritzak bizitza ematen dio Euskadiren hiri-inguruneari.

Finantzaketa-premiak

Gainera, Ikusmerrek berariazko txosten bat landu du, sektoreak finantziazioaren alorrean dituen premiei buruzkoa eta laguntza publikoen balioespenari buruzkoa. Ildo horretan, enpresen % 22k adierazten du finantzaketa-premiak izan zituela iaz. 2011rako aurreikusten denez, finantzaketa-premiak dituzten enpresak % 31,9raino haziko dira.

Kredituak edo kreditu-lineak eskatu dituzten enpresen % 81ek eskaturiko finantzaketa lortu du, baldintza ekonomikoak zein berme pertsonalak gogortu egin direla egiaztatu badute ere.

Sektorerako laguntza publikoei buruzko ezagutza txikia da. Euskal merkataritzaren enpresen % 11,4k hainbat laguntza-programa baliatu zituen 2010ean. Batez ere, AFI-ICO inbertsiorako finantza-laguntzako lineak eta merkataritza-establezimenduak modernizatzekoak. Parte hartu duten enpresek gogobetetze-maila handia adierazten dute programekiko


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina