MURKILek bere 30. urtemugan zenbait kanpaina antolatuko ditu. Hasteko 1000 €tako erosketa txeke baten zozketa batekin udaberriari ongi etorria emango diogu.
Zozketa honetan Otsailaren 1etik 28ra MURKILen kide diren dendetan egindako erosketa guztiek har dezakete parte.
Irabazleak txekea 4 ordutan gastatu beharko du, martxoaren 3ko, larunbata, 9.00tatik 13.00tara.
Jarraian zozketa honen OINARRIAK ikus ditzakezue.
1.-Zozketan 2012ko otsailaren 1etik 28ra MURKIL-eko kide diren dendetan egongo diren kaxetan utzitako boletoek parte har dezakete.
2.- Saria bakarra izango da, 1000 €tako erosketa txeke bat.
3.- Egokia bada, dagokion PFEZ-ren atxikipena ezarri ahalko zaio.
4.- Txeke hori MURKILeko elkartekide diren dendetan truka edo erabil daiteke.
5.- Trukaketa hori 2012ko martxoaren 3an, larunbata, egin beharko da 9.00 eta 13.00 bitartean.
6.- Trukaketa hau gutxienez bazkide diren 5 dendetan egin beharko da.
7.- Denda bakoitzean gasta daitekeen gehienezko zenbatekoa 500 € izango da.
8.- Denda bakoitzean eskuratutakoak edo/eta txekean gelditzen denak zenbateko hori gaindituz gero falta den ordainketa irabazlearen kargura izango da.
9.- Zozketa otsailaren 29an izango da 15:30tan Zarauzko Turismo Bulegoan.
10.- Irabazleari sariaren berri martxoaren 1ean emango zaio eta bere izena publika daiteke.
11.-Elkarteak edo/eta komunikabideek irabazlea filmatu dezakete, argazkiak ateratzearekin batera, bere saria jasotzean edo/eta txeke horrekin erosketak burutzen dituen bitartean.
12.-Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.
13.-Oinarri hauetan aztertzen ez diren gaiak Elkarteko Batzarrak konponduko ditu.
14.- Zozketa honi buruzko edozein zalantza argitzeko jarri Jesusekin harremanetan 943 83 09 90 telefonora deituaz.
102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org
BIT&MINAk egina