Sprilurrek 2011.urtean inbertsioak egingo ditu Irita Enpresa parkean
2011.urtean, SPRILUR, SPRI Taldeko Azpiegitura Arloa eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikita dagoen sozietateak 20,4 milioi inbertituko ditu Gipuzkoako enpresa-eremutan. Inbertsioak Hernani, Mutriku, Tolosa eta Zarauzko industria poligonoetara zuzenduko dira.
Zarauzko Industrialdea, S.A. sozietateak Enpresa Parke berri bat eraiki nahi du 62.000 metro karratuko azalera gordina duen Irita eremuan. Aprobetxamendu urbanistikoa 44.000 metro karratukoa izango da; azalera horretatik 33.000 metro karratu erabilera tertziariorako (bulegoetarako) izango da eta gainerako zatia erabilera komertzial eta industrial arinerako.