Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Murkilgo albisteak
Itzuli ALBISTEETARA
Prezio Zehatza

Maiatzaren 18an 40 urte beteko ditu Zarauzko Dendarien Elkarteak. Hori ospatzeko kanpaina berezi bat jarri dugu abian, "Prezio Zehatza – Precio Justo”





KANPAINAREN OINARRIAK: “PREZIO ZEHATZA – PRECIO JUSTO”

1 - Kanpaina 2022ko maiatzaren 18tik 31ra izango da

2.- Kanpainari atxikitako saltokietan erosten duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute.

3 – Parte-hartzaileek txartel bat bete ahal izango dute egindako erosketa bakoitzeko. Txartel horretan, Milar zaharrean (Zarauzko Barren Plazan) dagoen erakusleiho baten precio zehatza proposatuko dute.

4 – Prezio Zehatza zifra bat izango da, bi dezimalekin

5 – Hor dauden produktu guztiek erakusleihoa osatuko dute, kanpainako erakusketa-euskarriek (mahaiak, esekitokiak….), publizitate-elementuek (plotterrak…) eta dekorazio-elementuek (puxikak…) izan ezik.

6 - Prezioa asmatu behar den erakusleihoan dauden produktuak kanpaina honetako saria dira.

7 - Erakusleihoaren Prezio Zehatza asmatzen duen bezeroak saria irabaziko du. Parte-hartzaileek Prezio Zehatza asmatzen ez badute, irabazlea izango da gehien hurbiltzen dena Prezio Zehatz horretara, igaro gabe.

8 - Berdinketa gertatuz gero, saria irabazle guztien artean banatuko da. Horretarako, MURKILek zozketa bat egingo du irabazleen ordena zehazteko. Hori eginda, irabazleek, banan-banan eta txandaka, nahi dituzten produktuak aukeratuko dituzte.

9 - Irabazleak astebeteko epea izango du, telefonoz jakinarazten zaionetik hasita, lortutako saria eta eskaintzen diren baldintzak idatziz onartzeko. Saria onartzeko, irabazleak izen osoa, telefonoa, NANa eta helbidea aurkeztu beharko ditu.

10 - Irabazleak, saria onartu ondoren, sari osoa jasoko du astebeteko epean. Era berean, saria jasotzean sortu ahal diren logistika-gastuak bere gain hartuko ditu.

11 - Jakinarazpena egiten denetik aurrerako epean saridunak saria onartzen ez badu, hurrengo pertsonari jakinaraziko zaio, eta horrela, hurrenez hurren.

12 –  Parte-hartzaileren batek kanpaina honen funtzionamendu ona edo araudia huts egiten badu, aldatzen badu edo betetzen ez badu, MURKILek kanpaina honetatik bera kanporatu  ahal izango du.

13 – MURKILek irabazlearen izen-abizenak erabili ahal izango ditu, eta argazkiak atera ahal izango zaizkio Interneten eta prentsan argitaratzeko. Era berean, hori ondorengo kanpainetarako erabili ahal izango da.

14 – Irabazleek ezin izango dituzte emandako sariak trukatu, aldatu edo konpentsatu, salbu eta produktua erosi den saltokiak lehenago esplizituki onartu badu. Irabazleari jakinaraziko zaio hori.

15 - Ematen den saria besterenezina da, hau da, edozein arrazoirengatik sarituak ezin badu saria onartu edo uko egin nahi badio, MURKILek hurrengo irabazlea izendatuko du, eta horrela, hurrenez hurren.

16 - Lehiaketan parte hartzen dutenek oinarri hauek onartuko dituzte.

17 - Edozein zerga-betebehar sariaren irabazlearen kontura izango da.

18 - MURKILeko batzarrak oinarriak gauzatzean sor daitezkeen zalantzak interpretatzeko eta ebazteko eskumena izango du.

19 - Murkilek eskubidea izango du lehiaketaren mekanikari eta sariei buruzko aldaketak egiteko edo eranskinak eransteko, betiere horiek justifikatuta badaude eta parte-hartzaileei kalterik eragiten ez badiete, eta berarie jakinarazi beharko da (web orrian, sare sozialetan eta komukikabideetan).

Zorte on!!!


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina