Jaurlaritzak ia 10 milioi euro bideratuko ditu Euskadiko udalerrietan merkataritza dinamizatzeko ekintzetaraJaurlaritzaren Kontseiluak Euskadiko udalerrietako merkataritza-sektorean lankidetza, dinamizazioa eta lehiakortasuna pizteko laguntzen deialdi bat onartu du gaur.
Aurten, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 9.743.457 euro inbertituko ditu Euskadiko udalen eta elkarteen –merkatarien elkarteen eta elkarte mistoen– arteko lankidetza publiko/pribatua sustatzeko ekintza horretan. Akordio horiekin zera lortu nahi da, udal-inguruneei hiri-ekonomiarako ingurune gisako balioa emateaz gain, udal-estrategiarekiko esku-hartze integratu eta koherenteko foku gisa jokatuko duten zonako estrategiak sortzea, hain zuzen ere.
Laguntzak itzuli beharrik gabekoak dira, eta 15.000 biztanle baino gehiagoko udalerri guztiez gain, biztanle gutxiago izanik merkataritza indartzeko ahalmena duten hirigune historikoa daukaten udalerriei ere zuzenduta daude. Eskualde-ingurunean ekonomia- eta merkataritza-arloko erreferentziagunetzat har daitezkeen herriei ere irekita dago. Bestalde, Euskadiko merkatarien elkarteek, elkarte mistoek eta merkatarien elkarteen federazioek edota konfederazioek ere jaso ahal izango dituzte laguntza horiek.
Eskabideak aurkezteko xede diren jardunen % 90eko ekarpena egin ahal izango du Eusko Jaurlaritzak gehienez. Herriko udalaren eta udalerriko merkatarien elkarteen arteko akordio sinatua eskatzen da. Laguntzen helmuga askotarikoa izango da: udal-merkatuen eraldaketa integralerako, merkataritza-kaleen espaloiak zabaltzeko edota merkataritza-fluxuak biltzeko lokalak alokatzeko eta birgaitzeko (kontsignak, haurtzaintza-zerbitzuak eta abar) jardunei buruzko azterlanak egitea eta jardun horiek egikaritzea
Iturria: Eusko Jaurlaritza