Zure negozioa EAEn badago, mikroETEa bada, 10 langile baino gutxiago baditu, autonomoa bazara eta hiru mikro-sektore hauetakoren batean jarduten baduzu:
* Edari establezimenduak eta jatetxeak,
* Motorrezko ibilgailuen mantenimendua eta konponketa, edo
* Elikadurazkoak ez diren produktuen salmenta txikizkaria,
eta zure negozioa modu eraginkorragoan kudeatu nahi baduzu, gonbidatuta zaude ekimen pilotu honetan parte hartzera. Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIko Berrikuntza eta Teknologia Arloaren bitartez bultzatu du ekimen hori, zurea bezalako mikroenpresetan Informazio eta Komunikazio Teknologia (IKT) berriak ezarri eta beren erabilera bultzatzeko, eta bide horretatik, lehiakortasuna handitzeko
Izen-emate epea: Maiatzaren 10etik urriaren 31era, biak barne
Informazio Gehiago