Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Merkataritza albisteak
Itzuli ALBISTEETARA
1,5 milioi, merkataritza-establezimenduei kalitate-ziurtagiriak lortzen laguntzeko


Eusko Jaurlaritzak 1,5 milioi euroko laguntza-linea bat onartu du gaur, merkataritza-establezimenduek kalitate-ziurtagiriak lortzeko, baita dibulgazio-jarduerak egiteko ere.

Laguntza horiek itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira. Kalitate-ziurtapenerako programetarako, eta onuradunak hiru lurraldeetan ordezkaritza-maila handia duten merkatari-elkarteak eta merkataritza-ganberak izango dira. Erakunde horiek guztiek ere merkataritza-banaketako enpresa txikien traktore gisa jardungo dute.

Emango den gehieneko diru-laguntza 1.100 eurokoa izango da UNE 175.001 ziurtagirirako, eta 3.180 euro Merkataritza Bikaineko Prestakuntza Programentzat.

Era berean, kalitatea sustatzeko erakundeek parte hartuko dute prestatzaileak balidatuz, Bikaintasun-proiektuak baloratuz eta, Merkataritza Zuzendaritzarekin batera, programaren jarraipena eta koordinazioa eginez. Erakunde horiek gehienez ere 60.000 euroko zenbateko finkoa jasoko dute, programa koordinatzeagatik, eta 1.040 eurorainoko kopuru aldakor bat ebaluatutako bikaintasun-proiektu bakoitzarengatik.

Merkataritza-lehiakortasuna dibulgatu eta sustatzeko jardueretarako, onuradunak merkatari-elkarteak eta horien federazioak izango dira, baita merkataritza-ganberak ere. Erakunde bakoitzari diruz laguntzeko gehieneko kopurua 5.000 euro izango da.

Milioi 1 dinamizazio-bulegoetarako

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritzarako Dinamizazio Bulegoen sarerako laguntza-linea bat onartu du gaur Jaurlaritzak. Erakunde horiek Euskadiko Merkataritzako enpresei laguntzeko aktibo nagusietako bat dira, Merkataritzako elkarteei eta enpresei lotutako jarduerak behar bezala gauzatzeko aholkularitza eta trebetasuna eskaintzen baitituzte.

Horien eginkizunen artean honako hauek daude: aholkularitza espezializatua eskaintzea, berrikuntza, kalitatea eta teknologia berriei lotutako prozesuak bultzatzea, eta udal mailan edo banaketa-katean lankidetza-estrategiak sustatzea.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 1.078.000 milioi euro bideratu ditu guztira diru-laguntza horietarako. Egoitza Euskadin duten merkatarien elkarte eta/edo federazioek edo mistoek eskatu ahal izango dituzte laguntzak, baita udalek eta horiek sustatzen dituzten garapen-erakundeek ere

Iturria: Eusko Jaurlaritza


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina