Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Merkataritza albisteak
Itzuli ALBISTEETARA
KULTURA BONUA

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-2012 Gabonetako kanpainarako Kultura Bonua garatzeko eta sustatzeko Kulturako sailburuaren Agindua onartu du. Horretarako 660.000 euro erabiliko dira, alegia, 44.000 bonu saltzeko diru-kopurua.

Euskadiren ekonomia biziberritzeko ekintzak garatzeko Eusko Jaurlaritzak duen egitasmoaren baitan, eta aurreko kanpainetan lorturiko emaitza onak ikusirik, Kultura Sailak "Kultura Bonua - Bono Cultura" programa berritu nahi du, alegia, arte- eta kultura-ekoizpenaren merkatua bultzatzeko ekimena, hain zuzen 2011-2012 Gabonetako kanpainan, Euskadin, aipaturiko kultura-produktu horiek suspertzeari begira.

Euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa lagunduko du diruz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultura-bonu batzuen bidez (44.000). Bonuok hautatutako finantza-entitatearen bitartez jarriko dira salgai, eta berorien bitartez erabiltzaileak bere diruaren balioa handitu ahal izango du, bai liburuak edo diskoak erosterakoan, bai museo batean bisita egiteko edo zinera, antzerkira edo kontzertu batera joateko.

Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari kanpainia honi atxikitzen diren establezimenduetan liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Bonu bakoitzaren 15 euroren diferentzia hori Eusko Jaurlaritzak ordainduko du.

Eraginkortasuna eta programaren gaineko kontrola bermatzeko, Kultura Sailak hautatutako entitate kolaboratzaileak txartel, multizerbitzu kutxazainen edo antzekoen bidez baino ezingo du kultura-bonua saldu, nahiz eta, Eusko Jaurlaritzak berariaz baimenduz gero, bestelako biderik ere erabili ahalko den. Alde horretatik, kreditu-txartel bakoitzarekin kultura-bonu bat baino gehiago erostea eragozten duten mekanismoak jarriko ditu entitate kolaboratzaileak, dela txartela blokeatuz dela bestelako prozeduraren baten bidez.

Atxikitzeko epea:

2011ko azaroaren 24tik abenduaren 7ra.

Bonuak hautatutako finantza-entitatean erosteko epea:

2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era.

Bonuaren indarraldia:

2011ko abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 20ra

Informazio Gehiago


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina